Umorez amaituko du urtea Hitzetik Hortzerak

2015/12/23
Igor Elortzak eta Uxue Alberdik beren iritzia emango dute bertsotan umorea egitearen inguruan.

Gabonetan ere Hitzetik Hortzera telebista-saioak bere hitzorduari eutsiko dio. Urtea irribarrez amaitzeko, gainera, umorea izango du gai atal berriak. Bertsozaleek gehien estimatzen duten ezaugarrietako bat da umorearena, eta bertsotan umorea nola uztar daitekeen hausnartuko dute Igor Elortzak eta Uxue Alberdik beren iritzia emanaz.

Bertsoak ere entzungo ditugu; tartean, artxiboko bertsoaldian, Unai Iturriagak eta Amets Arzallusek atzeko bertsolariei ateratako erradiografia.

Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB 1en; eta sarean, noiznahi, www.etib.tv atarian.

Umorea da bertsozaleek gehien estimatzen duten ezaugarrietako bat.