Udan ere, plazetako bertsoaldi onenak Bertsoan

2016/07/28
Garai bateko bertsolarien ahotsak ere berreskuratuko ditu sareko plazak abuztuan zehar.

Uda bete-betean egonik ere, Bertsoak eguneroko erritmoari eutsi eta bertsoz hornituko du sarea abuztuan ere.

Gasteizen, Donostian zein Bilbon izango diren jaietako bertso-saioak eta beste hainbat herrietakoetan izango da Bertsoa. Bestalde, saioen agenda aletuko du bateko eta besteko jarduna ezagutzeko.

Gainera, ostiralero atzera begirako ariketa egiten jarraituko du Bertsoak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, eta abuztuan garai bateko bertsolariei egingo die keinu.

Gozatu udaz!

Mitxelena hartu zuen gogoan Bertsoak pasa den astean.