Txirritaren heriotzaren 80.urteurreneko ekitaldiak, Bertsoan

2016/05/09
Ereñotzun egingo dituzten ekitaldien xehetasunak bilduko ditu sareko plazak.

Ekainaren 3an 80 urte beteko dira Txirrita hil zela eta urteurren horren haritik hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ereñotzun; besteak beste, baita ekainaren 4an egingo den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finala ere. Ekimen sorta horren berri emango du Bertsoak aste honetan. Era berean, datozen beste saio batzuk ere gogoraraziko ditu: Bilboko udaberriko saioak eta Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, kasu.

Pasa berri den asteburuan izandako Plazatik Gaztetxera eta Erniarraitzeko II. Bertso Kopa  izango ditu albiste sareko plazak, horietan botatako bertsoak ere entzungai jartzeaz gain. Era berean, entzungai izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta Oholtzapetik egitasmoan botatako azkenak, horiei jarraipen estua egiten ari da-eta Bertsoa.

Donostiako eta Lasarte-Oriako saioetan entzundako bertsoaldiak ere bilduko ditu sareko plazak eta atzera begirako ariketa eginez, duela zenbait urte botatako bertsoaldia bilduko du Bertsoak ostiralean Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz: San Isidro izango du aitzakia aste honetan.

Donostiako Altzan botatako bertsoaldiak, entzungai