Segurako bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran

2017/09/28
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egingo du udazkeneko Hitzetik Hortzerak. Larunbatean Seguran jokatuko da bigarren final laurdena eta hango bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandean, 15:00etan, ETB1en.

Ander Fuentes Mujika "Itturri", Beñat Iguaran Amondarain, Felix Zubia Olaskoaga, Jon Martin Etxebeste, Nerea Elustondo Plazaola eta Unai Gaztelumendi Arandia arituko dira kantuan Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren final laurdenean Seguran. Larunbatean, 17:00etan hasiko da saioa Baratze pilotalekuan; bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etan, ETB1en, eta gero ere ikusgai izango da sarean, EITB Nahieranen.

Igandean, Leitzan, hirugarren final laurdena

Txapelketa Nagusiko hirugarren final laurdena Leitzan jokatuko da igandean. Hango bertsoaldi onenak hurrengo asteburuko Hitzetik Hortzeran eskainiko ditugu.  

Eitb Nahieranen ere ikusi daiteke Hitzetik Hortzera.