Sariketaz sariketa ibiliko da aste honetan Bertsoa

2016/02/15
Abra sariketan, Erniarraitzekoan eta BBK sariketan jarriko du arreta sareko plazak.

BBK Sariketa aurkeztuko da bihar goizean Bilboko BBK aretoan eta Bertsoak sariketaren nondik norakoak azalduko ditu. Lau kanporaketa, bi finalurreko eta finala izango ditu sariketak eta martxoaren 11n amaituko da. Bestalde, asteburu honetan izan berri dira Abra eta Erniarraitz sariketak eta horietan gertatutakoaren berri eskainiko du Bertsoak. Arabako Kuadrilla artekoak eta Nafarroako Bardoek ere aurrera darraite eta jarraipena egingo die egunotan ere sareko plazak.

Ostegunean bertsotan gai pribatuek eta publikoek izaten duten islaz ariko da Bertsoa, eta ostiralean "23-F"-ri buruzko bertsoaldia berreskuratuko du Bertsoak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz.

BBK sariketa hizpide