Saioak ixtearen garrantziaz, Hitzetik Hortzeran

2016/03/23
Oihana Bartra eta Agin Laburu bertsolariek hausnartuko dute gaiaren inguruan.

Bertsolariak bukaeratik pentsatzen omen du bertsoa, bertan jarri ohi du pisurik handiena, baina zer saioaren amaierari dagokionez? horren inguruan beren iritzi eta bizipenak emango dituzte Oihana Bartra eta Agin Laburu bertsolariek aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Tartean, bertsoak ere bai: Bergarako saioko bertsoaldiak eta Bardoen finalean, Etxarri-Aranatzen, botatakoak.

Eta amaierez ari dela, ia iritsi zaio denboraldi amaiera Hitzetik Hortzerari ere. Azken aurreko saioa izango da igande honetan, 15:00etan, ETB 1en eskainiko dena. Sarean ere noiznahi izango da ikusgai www.eitb.tv atarian.

Oihana Bartra izango dugu bidelagun, Agin Labururekin batera