Plazatik Gaztetxerako bertsoaldiak, aste honetan Bertsoan

2016/04/26
Finalerdiak erabaki dira eta sareko plazak orain arteko kanporaketa saioetan botatako bertsoaldi onenak zabalduko ditu.

Soraluzen eta Bergaran gauzatu ziren Plazatik Gaztetxera egitasmoaren kanporaketa saioak eta horietan botatako bertsoaldiak bildu ditu Bertsoak; aste honetan izango dira entzungai, finalerdietan ariko diren bikoteak iragartzeaz gain. Bestalde, Bertso txiki, saio haundiri jarraipena egingo dio, eta baita Pernando Amezketarra sariketari ere; lehenaren finala Zerainen egingo da larunbatean, eta bigarrenarena egun berean Amezketan.

Arabako Oholtzapetik ekimenaren azken saioa Agurainen egin zen eta bertako laburpena osatu du Bertsoak. Era berean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan ere jarriko du arreta.

Ostiralean, ohi bezala, atzera begirako ariketa egin eta duela zenbait urtetako bertsoaldia berreskuratuko du sareko plazak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz.

Oholtzapetik saioaren ingurukoak bildu ditu Bertsoak.