Osinalde Sariketako bertsoaldiak entzungai, Bertsoan

2017/04/25
“Erradikalak gara” emanaldiari buruzko erreportajea osatu du, bestalde, sareko plazako lantaldeak eta aste honetan izango da hori ere ikusgai.

Pasa berri den larunbatean jokatu zen Gabirian Osinalde Sariketa. Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi zuen eta Maialen Akizu urretxuarrak eraman zuen bertso onenaren saria. Han izan zen Bertsoa eta bertsoaldien hautaketa gaur bertan izango da entzungai eta ikusgai www.bertsoa.eus atarian.

Lanku Beka jaso duen Erradikalak gara emanaldiaren ingurukoak ere bildu ditu Bertsoak. Bertso Korrikari loturik lehendabizi eta bere aldetik gerora, Ane Labaka bertsolariaren eta Beatriz Egizabal ipuin kontalari eta antzezlearen ikuskizuna herriz herri dabil Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik.

Bestalde, Zumaiako santelmoetan izandako jaialdia entzungai dago jada Bertsoan, sareko plazan.

Osinalde Sariketan izan zen Bertsoa.