Oihana Iguarani elkarrizketa, aste honetan Bertsoan

2017/02/13
Jada hasia den Arabako Bertsolari Txapelketari eta hastear den Nafarroako txapelketari ere egingo dio jarraipena sareko plazak.

Aste honetan ere Bertsoak izan du bertsolaritzari loturiko lagun batekin solasean luze aritzeko abagunea: Oihana Iguaran elkarrizketatu du sareko plazak eta amasarrarekin izandako hitz trukea ostegunean izango dugu ikusgai eta entzungai.

Bestalde, jada hasia den Arabako Bertsolari Txapelketari jarraipena egiten ari zaio Bertsoa, eta aste honetan Nafarroan ere jarriko du arreta, asteburuan hasiko baita Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Gaur eta bihar azken bertso jaialdietan bildutako bertsoaldiak ere bai: Amurrioko aleak eta Iturenen botatakoak izango dira gozagai, hurrenez hurren.

Bertsoaldi historikoa, Hitzetik Hortzeraren aurrerapena eta bertsolaritzari loturiko beste hainbat bat-bateko kontu, Bertsoan, sareko plazan!

Arabako Bertsolari Txapelketari jarraipena egiten ari zaio Bertsoa.