Nafarroako Txapelketako lehen bi finalaurrekoak asteburuan jokatuko dira, Atarrabian eta Etxarri Aranatzen

2013/02/27
Martxoaren 2an abiatuko dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, Atarrabian. Hurrengo egunean Etxarri Aranatzen izanen da bigarrena, eta azkena martxoaren 9an Elizondon. Finala, berriz, martxoaren 23an jokatuko da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Atarrabiako saioa 17,30ean hasiko da, herriko Kultur Etxean. Honako bertsolariek hartuko dute parte: Julio Soto, Oskar Estanga, Erika Lagoma, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman eta Joxema Leitza. Estitxu Fernandezek aurkeztuko du saioa.

Atarrabiako bertsolariak

Atarrabiako saioaren antolaketan Atarrabiako udalak lagundu du

Igandean, Etxarri Aranatzen

Aurtengo Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean izango da Etxarri Aranatzen. Saio hori ere 17,30ean hasiko da, Kultur Etxean. Sei bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Jon Barberena, Eneko Fernandez, Ander Fuentes “Itturri” eta Josu Sanjurjo. Alaitz Rekondok aurkeztuko du saioa.

Etxarriko kanporaketa

Etxarriko udalak lagundu du saioaren antolaketan.

Finalaurrekoetarako sarrera zortzi eurokoa da, bost euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.euweb gunean. Kontutan izan aforoa mugatua dela, hortaz komeni da sarrera aurrez hartzea. Egun berean, takila arratsaldeko 16etan zabalduko da, aretoetan bertan.

Finalaurrekoak irabazten dituzten bertsolariak zuzenean sailkatuko dira Iruñeko finalerako. Gainerako bost postuak finalaurreko guztien puntuazioaren arabera erabakiko dira.