Nafarroako finala Bertsoa-n eta Hitzetik Hortzeran

2015/03/26
Bertsoa sareko plazak zuzenean emango du Nafarroako finala, larunbatean. Aitzol Barandiaranek zuzenduko du emisioa eta Manolo Arozena izango du gonbidatu gisa parte hartzen. Igandean, Hitzetik Hortzera telebista saioan finaleko laburpena eskainiko da; finalean gertatutakoaren berri, protagonisten hitzak, eta nola ez bertsorik onenak emango dira. Igande bazkalostean ETB1en.