Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran

2017/04/06
Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta bertsolariek osatutako zortzikotea ariko da kantuan larunbatean Anaitasunan. Finaleko aleak izango dira ikusgai eta entzungai ETB1en, igandean.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbat honetan. 17:00etatik aurrera honako zortzikote hau aterako da Iruñeko Anaitasunako oholtzara: Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes "Itturri", Xabier Terreros eta Julen Zelaieta.

Finalean botatako bertsoaldien hautaketa zabala ikusgai izango da Hitzetik Hortzeran igandean, 15:00etatik aurrera, ETB1en. Bestalde, EITB Nahieranen ere izango da ikusgai gero.

Buruz burukoa larunbatean bertan

Buruz burukoa larunbatean bertan jarraitu ahal izango da ETB1etik. 21:00etan hasiko da emanaldia. Behin buruz burukoa bukatutakoan, txapeldunaren hitzak ere jasoko dira.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalari begira jarriko da Hitzetik Hortzera