Maddalen Arzallusi elkarrizketa, aste honetan Bertsoan

2017/05/08
Bestalde, Alegian jokatutako Gipuzkoako Herriarteko saioko bertsoaldiak bihar izango dira sareko plazan.

Maddalen Arzallus bertsolariarekin izan du solasaldia Bertsoak eta aste honetan, ostegunean, ikusi eta entzun ahal izango dugu hendaiarrak kontatutakoa; asteazkenean ere izango dugu aurrerapena sarean.

Pasa berri den larunbatean jokatu zen Gipuzkoako Herriarteko lehen finalerdia Erniarraitz 1 eta Karidadeko Benta taldeen artean, Alegian. Han botatako bertsoaldi onenak entzuteko parada izango dugu bihar bertan. Era berean, Bizkaiko Taldekakoari ere arreta jarriko diogu: finalaurrekoak hastear dira eta horietan parte hartuko duten taldeen errepasoa egingo du Bertsoak. Bestalde, igandean, Bertsoa Bizi Gazte Eguna ospatuko dute Legution, Eskolarteko jaiarekin batera, eta jarraipena egingo dio sareko plazak.

Bilboko jaialdian eskainitako bertsoak, Xenpelar Dokumentazio Zentroari esker gordetako eta zenbait urte dituen bertsoaldi historikoa eta beste hamaika kontu ere izango ditugu aste honetan Bertsoan.

Gipuzkoako Herriarteko lehen finalerdian botatako bertsoaldiak bihar izango dira entzungai.