Lizardi Saria eta Basarriko lanak, Bertsoan

2017/09/07
Lizardin botatako aleak zein Basarrin saritutako lanak, entzungai eta irakurgai Bertsoan.

Pasa den ostiralean jokatu zen Lizardi saria Zarautzen, Modelo aretoan. Han botatako bertsoaldiak bildu ditu Bertsoak eta Nahia Sasco txapeldunaren hitzak ere jaso ditu. Bestalde, han banatu zen Basarri Saria: Ekaitz Goikoetxearentzat izan ziren bertsopaper lehiaketako lehen bi sariak, eta lan horiek irakurtzeko moduan dira Bertsoan, eta baita Goikoetxearen beraren ahotik entzuteko ere.

Bestalde, Getxoko San Inazio jaietakoak ere berreskuratu ditu sareko plazak. Ostiralean, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian botatako bertsoaldi bati egingo dio leku Bertsoak.

Sartu eta ikusi sareko plaza!

San Inazio jaietan Getxon izandako bertso saioa, Bertsoan.