Lazkaoko Maizpide Elkartean Bertso Korrika saioa izango da gaur

2013/03/21
Lazkaoko, Ordiziako eta Beasaingo euskaltegietako ikasleei zuzenduriko bertso afaria izango da gaur 20:00etan hasita. Oihana Iguaran, Beñat Iguaran, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz bertsolariak arituko dira kantuan eta Amaia Agirre gai-jartzen.

Goierriko bertso-eskolak, AEK-k eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da.