Larunbatean egingo dugu Batzar Nagusia

2016/03/02
Bergarako Irizar Jauregian izango da hitzordua, 11:00etatik aurrera.

Herrialdeetako bertsozale elkarteek beren batzarrak eginda – Arabak eta Nafarroak urtarrilean egin zituzten eurenak eta Bertsularien Lagunak, Bizkaiko elkarteak eta Gipuzkoakoak pasa den larunbatean – Euskal Herriko Batzar Nagusiaren txanda da larunbat honetan bertan. Hitzordua Bergarako Irizar Jauregian da, 11:00etatik aurrera.

Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariaren hitzek emango diote hasiera batzarrari. 2015. urteari errepasoa egingo diogu gero; urteko memoria eta balantze ekonomikoak aurkeztuko ditugu eta, ondoren, urte honetarako esku artean ditugun egitasmo nagusiak ezagutuko ditugu. Herrialde bakoitzak bere egoeraren berri emango du lehendakariaren ahotik eta, herrialdeen egoera ezagutu ostean, 2016rako egitasmoa sailez sail errepasatuko dugu. Batzarrarekin amaitzeko, 2016ko aurrekontua aurkeztu eta bozkatuko da.

Senperen egin zen iaz Batzar Nagusia