Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsu-eskoletako topaketa

2014/04/15
Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsu-eskoletako 30 gazte bildu dira 3 egunetan (apirilaren14, 15 eta 16) Irabarneko "Chateau de Libarrenx"-en gazteen topaketetan. Bertsu-eskoletako erakasleak begirale lanetan, lagun dituzte eta ekimen ezberdinetan parte hartuko dute. Ekimen hauek modu desberdinetakoak izanen dira, tailerrak, mendi ibilialdia eta beste... Asteartean Andoni Egaña eta Nerea Elustondoren bisita izanen dute, eta elgarrekin afaldu ondoren han bildutakoei, bertsu saioa eskeiniko diete. Asteazkenean berriz, Amets Arzallus izanen dute haiekin bazkaltzen eta ondoren gonbidatuak hitzaldi bat emanen du.

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsu-eskoletako topaketa