Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako bertsu-eskolen eguna ospatuko da larunbatean Aiherran

2013/05/29
Aurten, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan 180 haur eta gazte ibili dira bertsu-eskoletan. Orotara 27 bertsu-eskola izan dira ikasturtean zehar eta urtea borobiltzeko, Bertsu-eskolen Eguna ospatuko da ekainaren 1ean Aiherrako Denen Etxean. Arratsaldez, Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoko finala iraganen da.

Bertsu Eskolen Eguna iraganen da ekainaren 1ean Aiherrako Denen Etxean. Egun honen helburua, bertsu-eskoletako haurrak eta gurasoak biltzeaz gain, urtean zehar bertsu-eskolan egindakoaren erakuslehio izatea da. Horretarako, bertsu-eskola bakoitzak, bertsu-eskolan prestatutako agerraldi labur bana eskainiko du goizean zehar. Arratsaldez, Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoko finala iraganen da.

Hona hemen egitaraua:

9:30 – Aperitifa

10:00 - Bertsu eskolen agerraldiak

1- MIARRITZEAgurra

2- HAZPARNE ISuper bertsulariak

3- UZTARITZEKantinan

4- SOHÜTARap Batetikan korrozka

5- HENDAIA IBideoa: Bertso Zonbiak

6- KANBO IIHiru txerritxoak II

7- KANBO XALBADOR IIAmetsetan

8- OZTIBARRE Bertsoak

9- URRUÑA IIBideoa: Super Txirrita

10- BAIONA OIHANA: Kontinenteak

11- KANBO IBerriak bertsu berriz

12- ORTZAIZEKantu, bertsu

13- URRUÑA IBideoa: Ikastola edo bakantzak

14- LARZABALE KOLEGIOA: Bertsu saioa

15- ANGELU: Herri Urratseko Kantuaren bertsioa

16- HENDAIA II: Bideoa: Borroka futbol zelaian

17- DONIBANE LOHIZUNE: Euskara rapa

18- DONAPAULE: Bertsoak

19- HENDAIA III: Bideoa: Bertsotitisa

20- HAZPARNE II: Kantua

21- KANBO XALBADOR I: Familian

22- MIARRITZE Agurra

12:00 – Pik-nik-a

14:00 - Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoko finala

Finalistak: Kerman Diaz, Lur Renteria, Nahia Sasco, Maddi Sarasua, Aitor Servier, Ortzi Murua

Aurten, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan 180 haur eta gazte ibili dira bertsu eskoletan. Orotara 27 bertsu eskola izan dira ikasturtean zehar. Hona hemen 2012-2013 ikasturteko bertsu eskolen zerrenda:

-Uztaritze

-Baiona Oihana I

-Baiona Oihana II

-Baiona Etxepare lizeoa I

-Baiona Etxepare lizeoa II

-Kanbo Errobi I

-Kanbo Errobi II

-Kanbo Xalbador kolegioa I

-Kanbo Xalbador kolegioa II

-Kanbo Xalbador kolegioa III

-Donibane Lohizune I

-Donibane Lohizune II

-Hazparne I

-Hazparne II

-Angelu

-Miarritze

-Hendaia I

-Hendaia II

-Hendaia III

-Urruña I

-Urruña II

-Sara

-Ortzaize

-Larzabale I

-Larzabale kolegioa II

-Sohüta

-Donapaule