LANKUk hamar urte bete ditu

2013/06/04
Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako enpresak hamar urte bete ditu. Bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen ditu LANKUk. Herri mugimenduaren antolakuntza errespetatuz bertsolaritza indartzea du helburu.

Lankuren 10. urteurrena ospatzeko egin den bideoa ikusgai duzue hemen.