Jone Uriari egingo dio elkarrizketa Bertsoak

2017/03/20
Arabako eta Nafarroako bertsolari txapelketetako aleak zein berriki Usurbilen gauzatutako "Testurak" emanaldian botatakoak zabalduko ditu sareko plazak.

Aste honetan Jone Uriarekin ariko da solasean Bertsoa: txapelketen inguruan, generoaz eta, oro har, bere bideaz aritu zaigu Getxoko bertsolaria. Ostegunean izango da ikusgai elkarrizketa osoa, baina aurrerapen bat ere izango da asteazkenean.

Arabako eta Nafarroako bertsolari txapelketetako saioak jokatu dira asteburuan. Gaur hiru saioetan jazotakoak bildu ditu Bertsoak eta datozen egunetan horietan botatako bertsoaldiak izango dira ikusgai eta entzungai. Bestalde, parte-hartzaileen hitzak ere entzungo ditugu asteazkenean. Usurbilen izandako Testurak emanaldian ereindako aleak ere parera ekarriko dizkigu Bertsoak.

Hitzetik Hortzerako aurrerapena, Bertsoaldi Historikoa eta beste hainbat kontu zortziko txiki eta handian Bertsoan, sareko plazan.

Usurbilen izandako "Testurak" emanaldia, Bertsoan