Jon Azpillagaren hitz eta bertsoen bilduma, Bertsoan

2017/02/07
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren aurkezpenean ere izan zen sareko plaza eta haren inguruko xehetasunak ere bildu ditu.

Pasa den ostegunean zendu zen Jon Azpillaga bertsolariaren antologia osatu du Bertsoak. Ostiralean izango dira ikusgai eta entzungai haren hitz eta bertsoaldiak.

Hori amaitzeko. Hasteko, Arabako Bertsolari Txapelketarekin abiatu du astea Bertsoak. Asteburuan gauzatu zen lehen saioa Langraizen eta Manex Agirre Arabako egungo txapeldunak lortu zituen puntu gehien. Puntu banaketa eta bertsoaldiak sarean daude ikusgai eta entzungai. Bestalde, Nafarroako Bertsolari Txapelketa laster hasiko da: otsailaren 18an, hain zuzen. Larunbatean aurkeztu zen eta han izan zen Bertsoa; Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariarekin eta Lorea Arburua elkarteko eragilearekin izandako solasaldia ikusgai dago jada.

Bertso Egunaren inguruan Imanol Lazkanok, Laxaro Azkunek, Unai Iturriagak eta Miren Amurizak kontatutakoak bilduko ditu Bertsoak ostegunean; Hitzetik Hortzeran ikus-entzun ahal izan genituen lau lekukotzak baina luze eta zabal eskainiko dizkigu elkarrizketa horiek Bertsoak.

Txapelketen nondik norakoak, Hitzetik Hortzeraren aurrerapena eta beste hainbat kontu, Bertsoan, sareko plazan.

Arabako Bertsolari Txapelketa jarraitu ahal izango da Bertsoan.