Itsaso arrosa bat punttuka Pasai Donibanen

2013/04/29
Gipuzkoako bertso-eskolen eguna ospatu zen atzo Pasai Donibanen. Arrosa kolorez jantzita egun ederra pasa zuten bertso-eskoletan dabiltzan 14 urtekotik beherako neska-mutilek. 200 ikasle baino gehiago elkartu ziren.

Eguraldi txarraren beldurrak azken unera arte zirikatu arren, eguraldi hotza baina ederra izan da gaurkoan. Primerakoa, arratsaldeko ginkana egiteko. 10:45ean iritsi ziren haurrak Pasai San Pedrora eta txalupan pasa ziren Pasai Donibanera. Bertan kamisetak banatu zitzaizkien. Ondoren, Pasai Donibaneko plazan aurreskua dantzatu eta bertso bat kantatu zuten eta taldeko argazkia ere atera zuten. Gero, zanpantzarrekin batera herriko kaleetan zehar ibilaldia egin zuten.

Jarraian Lur Korta ipuin kontalariak Itsasoari buruzko bi ipuin kateatu kontatu zizkien haurrei eta bertsolari gazteek bertso musikatuak kantatu zituzten. Bertso hauek  Gipuzkoako bertso-eskoletan osatu zituzten azken asteetan zehar Paul Beitia, Beñat Azaldegi eta Jon Gurrutxagak bertsoei ahotsa eta musika jarri zieten.

Bazkalostean Piraten ginkana jolasean aritu ziren, haurrek mapa bati jarraituz proba ezberdinak egin behar izan zituzten. Herria goitik behera aztoratu zuten bertso eskolatako haurrek.

Eguneko argazkiak hementxe daude ikusgai:

https://plus.google.com/photos/102999321578016599075/albums/5871838823009694257