Iruñeko Bertsoaroan izan da Hitzetik Hortzera

2014/11/21
Aurtengo azken ekitaldian bertsotan ziren: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Elustondo, Oskar Estanga, Aimar Karrika eta Unai Iturriaga.

Entzuteko saio ederra izateaz gain ikusgarria ere gertatu zen Ainhoa Aranburu gai-jartzaileak bideo bidez proposatu bai zizkien kanturako bideak.

Areto bete-betean, asko gozatu zuen entzuleak bertsolarien saiakerarekin.Tartean doinu berri bat plazaratu zuten.

Horrekin batera Nafarroako bertso egoera aztertuko du aste honetako programak. Zehazki, bertsolaritzaren transmisio egoera. Hezkuntzan lantzen ari diren proiektua, honek haur eta gaztetxoengan dituen onurak, abantailak... Bertako irakasleekin, zentroetako zuzendariekin... egon gara horretarako.

Eta Bertsozale Elkarteko kideekin proiektuak martxan jarraitzeko dituen zailtasunak aztertuko dira.

Guztia borobilduz Julio Sotok Nafarroari buruzko bertso jarriak kantatuko ditu.

HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.

Iruñeko Bertsoaroan jazotakoa ikusgai igandeko Hitzetik Hortzera saioan