Inauteri-giroko bi bertso-afari aste honetako Hitzetik Hortzeran

2014/03/06
Mutiloan eta Mendatan izandako bertso-afariak eta Tolosako inauteriak izango dira hizpide. Igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.
Hamaseigarren aldiz egin dute aurten Mutiloako bertso-afaria inauteri ostiralez. Mujika jatetxean elkartzen dira urtero Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano; azken urtetan Unai Elizasuk egin ditu gai-jartzaile lanak.
Eta Mendatako Artape jatetxean bertso-bikote ezaguna. Sebastian eta Andoni, Egaña eta Lizaso. Gai-jartzailerik gabe aritu ziren kantuan, librean, eta holakoetan gertatu ohi den bezala afaltiarren aipamen hutsak nahikoa algara eragin zituen. Umore ederra dute Bizkaiko herrian.
Tolosako inauterietara ere joango gara. Tolosaldeko Harituz Bertsozaleen Elkarguneko Amaia Agirre, Zigor Leunda eta Imanol Irazustabarrenak bertsotan azalduko digute zer diren Tolosako Inauteriak.
Hitzetik Hortzera,  igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.

Zigor Leunda, Amaia Agirre eta Imanol Irazustabarrena Tolosako inauteritan