Iñaki Viñaspreren garaipenarekin finala lotuta geratu da

2013/03/03
Atzo jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalerdia Dulantzin. Bertsolariek abilezia erakusten asmatu zuten eta saio bizia izan zen.

Epaimahaiaren arabera hauxe izan zen atzoko sailkapena: saioko irabazlea eta finalera zuzenean sailkatuko dena Iñaki Viñaspre 328 punturekin, 321,5 punturekin Ruben Sanchez, Oihane Perea 309,5rekin, Jagoba Apaolaza 307,5 punturekin, 299,5rekin Izar Mendiguren eta 297, 5rekin Irati Anda.

Gauzak horrela, atzoko saioan abestutako lau bertsolarik kantatuko dute finalean. Finalean arituko den seikotea: Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza.

Arabako Bertsolari Txapelketaren finala martxoaren 16an izango da Gasteizko Printzipal Antzokian arratsaldeko 17:30ean. Sarrerak salgai dituzue www.bertsosarrerak.eu atarian.

Iñaki Viñaspre Dulantziko saioan garaile