Ikasturte hasierari heldu dio Bertsoak

2015/09/21
Etxahun Lekue bertso irakaslearen hitzak jaso ditu sareko plazak, eskolen hasierari begira.

Eskolara itzultzeko garaia iritsi zaie bertso irakasleei ere. Gaur bertan hasi dira Euskal Herriko eskoletan barrena bertsoa landuz. Pasa den astean Subijana etxean izan ziren horietako irakasle batzuk zenbait ikasleri bertso saioa eskainiz eta Bertsoa han izan zen; Etxahun Lekueren hitzak bildu zituzten.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari jarraipena eginez, pasa den igandean Beasainen eskainitako bertsorik onenak zintzilikatuko ditu eta saio horretako eta datozeneko xehetasunak argitaratu. Bestalde, Arrateko eta Bermeoko saioetan osatutako bertsoaldiak ere entzungai izango dira.

Oroimenaren kutxatik, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, saio bat berreskuratuko da ohi bezala ostiralean. Aste honetan zientziari loturiko bertsoaldiak izango ditugu ikusgai eta entzungai. Jarraitu adi bertsolaritzan ereindakoa, Bertsoan, sareko plazan!

Bertsoa, sareko plaza