Igelaren Bandaren diskoaz, Bertsoan

2015/10/26
Bertsozale Elkartearen laguntza izan du argitalpenak.

Debalde Festa argitaratu berri du Igelaren Banda hirukoak."Bat-batekotasuna ezinbestekotzat" hartuz eta "bertso doinu zahar eta modernoagoen nahasketarekin" jolasten dute disko honetan. Bertsozale Elkartearen laguntza izan du taldeak argitalpenean. Bertsoak diskoaren nondik norakoak plazaratuko ditu aste honetan.

Ahozkotasunak bertsolaritzan duen eraginaz hausnartzera eramango gaitu ostegunean zintzilikatuko den erreportajeak. Bertso Eskolen Egunaren ingurukoak ere ezagutuko ditugu asteazkenean. Eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak ere izango du bere tartea: bihar Urretxun botatako bertsoak argitaratuko dira eta asteazkenean Errenterian eskainitakoak. Hurrengo asteburuari begira, datozen saioen inguruko informazioa ere aurreratuko du sareko plazak.

Oñatiko eta Basauriko bertso-saioak ere entzungai izango dira, eta heriotza izango du bertsogai Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz ostiralean berreskuratuko den bertsoaldiak.

Bertsoa, sareko plaza