Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera

2017/09/22
ETB1en eskaintzen den telebista programak ordutegiari eutsiko dio: igandean izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera.

Denboraldi berriaren hasiera ere heldu zaio Hitzetik Hortzera telebista programari: igande honetan, irailaren 24an, berrartuko du martxa ETB1n, 15:00etatik aurrera.

Udaberrira bitarte izango dira saioak, 26 atal guztira. Lehen asteotan Bertsolari Txapelketa Nagusia izango da protagonista nagusi. Saioetako bertsoaldien bilduma entzun eta ikusi ahal izango da igandero Hitzetik Hortzeran; bezperako bertsoak, biharamunean. Hala, lehen saioan, Baigorrin jasotako aleak eskainiko dira.

Urtarriletik aurrera ohiko formatura itzuliko da saioa, eta plazako bertsoak ekarriko ditugu. Horrekin batera, gonbidatu bat izango du programa bakoitzak eta bere bizitza eta jardunari buruz hitz egiteaz gain, bertsolaritzarekin duen harremana azalduko digu. 

Bertsozale Elkarteko hedapen-taldeak egingo du Hitzetik Hortzera. Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Felix Irazustabarrena, Gaizka Azkarate, Luix Gurrutxaga, Eneritz Urkola eta Haritz Arrizabalaga.

Igandean, 15:00etan, ETB1en.