Hizkuntza desberdinetan aritzen diren inprobisatzaileak, Hitzetik Hortzeran

2016/03/31
Hitzetik Hortzeraren denboraldiko azken saioa izango da igandekoa.

Euskal Herrian bertsolariak aritzen diren modura, badira beste herrialdeetan inprobisatzaileak ere. Haien adierazpideak ezagutzeko eta bertsolaritza bera ezagutarazteko egin izan dira topaketak, eta horiek baliatuko ditu Hitzetik Hortzerak aste honetan, mundu osoko kantu inprobisazioak hurbiltzeko.

Pasa den udazkenean Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza izan ziren Leonen eta Bartzelonan, Galiziako, Kanarietako eta Kataluniako inprobisatzaileekin batera. Orduan kantatutakoak eta hitz egindakoak bildu ditu Hitzetik Hortzerak iganderako. Gainera, 2003an Bilboko Euskaldunan egin zen emanaldi handiaren pasarteak ere berreskuratuko ditu telebista-saioak.

Igande honetakoa izango da Hitzetik Hortzeraren denboraldiko azken atala. Ohi bezala, 15:00etan izango da ikusgai, eta, bestela, aurreko atal guztiekin batera izango duzu eskura www.eitb.tv atarian.

2003an egin zen topaketako uneak berreskuratuko ditu saioak