Hitzetik Hortzeraren denboraldi berriaz, Bertsoan

2016/09/26
Urriaren 2an abiatuko da saioaren ikasturtea. Datozen egunetan ezagutuko ditugu xehetasunak.

Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera berriro eta datozen egunetan ezagutaraziko ditugu hastear dagoen denboraldiak ekarriko dituen berrikuntzak; Bertsoak ere hurbilduko dizkigu xehetasun horiek.

Bestalde, iragan larunbatean hasi berri da Xilaba Bertsulari Xapelketa Donibane Lohizunen eta hango emaitzen berri emateaz gain, asteazkenean saioko bertsoaldiak izango ditu entzungai sareko plazak. Era berean, Aretxabaletako zein Aizarnazabalgo saioetan izandako bertsoaldiak zintzilikatuko dira sareko plazan gaur eta bihar.

Asteburuan izango diren ekimenak iragarriko ditu Bertsoak: besteak beste, larunbatean, Ereñotzun, Txirritaren 80.urteurrenaren haritik, Eñaut Agirreren eskutik eskainiko den Txirritaren bertso-antologia. Iurretan ere bertso-jaialdia izango da larunbatean eta hitzordua aitzakia hartuta, duela zenbait urte han botatako bertsoaldia berreskuratuko du Bertsoak, sareko plazak. Ez galdu!

Aretxabaletako bertsoaldiak, gaur entzungai