Hezitzaileak prest dira aurtengo Bertso Udalekuetarako

2017/05/09
Begirale, sukaldari, zuzendari zein praktikak egitera doazenek asteburua pasa dute Barrian, elkar ezagutu eta Bertso Udalekuetarako programazioa atontzeko.

38 hezitzaile bildu ziren pasa den asteburuan Barrian, aurtengo Bertso Udalekuetako txandak prestatzeko. Orion, Muxikan, Bidarrain, Irañetan eta Zuhatzan izango diren sukaldari, begirale, zuzendari eta praktikak egitera doazenek osatu zuten taldea.

Ostiralean elkar ezagutzeko jolasak egin zituzten eta afalostean, berriz, programazioak burutzeko ideien zaparrada. Hurrengo egunean, udalekuetako txandatan banatu ziren hezitzaileak eta udalekuak prestatzen eman zuten eguna. Dagoeneko udan sartuta amaitu zuten eguna! gustura eta ilusio handiz.

Prestaketa asteburua - Bertso Udalekuak 2017

Barrian egin dute prestaketa asteburua hezitzaileek.