Gaur abiatuko da Hendaian Bertso Korrika zirkuitoa

2015/02/11
Gaur hasi eta martxoaren 28a bitartean 30 herritan Korrika girotzeko hainbat bertso saio izango dira. Bertso Korrikarekin bertsolaritzara hurbildu nahi dira euskara ikasleak. Bertsozaleentzat ere ateak zabalik daude, publikoan bertsozaleek eta euskara ikasleek bat egitea nahi baita. Hendaian izango da gaur lehenengo saioa arratsaldeko 18:30ean, bertso tramarekin gozatzekoa aukera izango da Bakar Xoko ostatuan. Bertan Odei Barroso, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia bertsolariak kantuan arituko dira Aitziber Zapirain gai-jartzaileak gidatuta.

Hona hemen datozen asteetako saioak:

·Otsailak 25. Ordizia. 18:30ean Euskaltegietan hasi eta ostatuetan jarraitu.
II.Goierriko Atera jaialdiko finalisten errebantxa. Gabiria vs Zumarraga-Urretxu.

Bertsolariak: Gabiriako taldean Jokin Murua, Gorka Maiz eta Mikel Asurabarrena. Zumarraga-Urretxuko taldean Gorka Ojanguren, Beñat Torres eta Maialen Akizu.

Gai emaileak: Ainhoa Mujika eta Odei Lopez

Antolatzaileak: Goierriko bertso-eskola, Argiberri Elkartea eta Ordiziako AEK.

·Otsailak 27, Larraul. 19:00etan ostatuan.
Pintxo jatea eta bertso saioa
Bertsolariak: Agin Laburu, Unai Mendizabal, Amaia Agirre

Antolatzaileak: Larraulgo bertso taldea, eta euskaltegia.

Zirkuitoari buruzko informazio osoa hemen.