Hasi dira Zuhatzako Bertso Udalekuak

2015/08/24
Orio, Irañeta, Maule eta Muxikako txanden ondotik, aurtengo Bertso Udalekuen denboraldia itxiko du Zuhatzakoak.

Gaur hasi eta ostiralera bitarte izango dira Bertso Udalekuak Zuhatzan. 9-11 urte bitarteko gazteak izango dira han eta irlak ur kirolak egiteko sekulako aukera eskainiko die. Nola ez, bertsolaritzari, hezkidetzari eta kantuari loturiko ekintzak ere egingo dituzte Zuhatzako lagunek, aurreko txandetan Orion, Irañetan, Maulen eta Muxikan egin bezala.

Zuhatzako txandarekin amaituko dira 2015 denboraldiko Bertso Udalekuak. Orain arte egin diren txanden ikus-entzunezko bilduma topa dezakezu Bertsoaren webgunean eta YouTube atarian.

Zuhatzara bidean doaz hezitzaile eta gazteak