Hamazazpi bertsolarirekin jokatuko da larunbatean BAT Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa

2014/05/06
Bosgarren ediziora ailegatuko da Etxarri Aranatzen antolatzen den BAT Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa eta modu berezian ospatu nahi izan du sariketa antolatzen duen Karrikestu elkarteak. Aurreko lau edizioetan parte hartu duten 17 bertsolarik hartuko dute parte aurtengoan, eguerditik gauera luzatuko den egitarau oparoan.

Honakoak dira larunbatean Etxarri Aranatzen arituko diren hamazazpi bertsolariak: Eneko Lazkoz, Saioa Alkaiza, Oier Lakuntza, Egoitz Gorosterrazu, Aimar Karrika, Beñat Gaztelumendi, Maddi Ane Txoperena, Arrate Illaro, Iñaki Viñaspre, Oier Arbina, Jone Uria, Xumai Murua, Julio Soto, Ander Solozabal, Eneritz Zabaleta, Odei Barroso eta Izar Mendiguren.

Eguneko ekitaldiak Karrikestu elkartean hasiko dira, bazkari batekin. Horren ostean, 17:00etatik aurrera kanporaketak jokatuko dituzte, herriko tabernetan. Horietan seik bertsolarik lortuko dute finalerako sailkatzea. 21:00etan merendua izanen da gaztetxean eta 22:30ean BAT sariketako finala jokatuko da, sei bertsolarirekin. Horren ostean, DJ Bullen emanaldia izanen da, gaztetxean bertan.

Bi txartel mota daude salgai Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketarako. Bazkaria eta finaleko saioa barne duen txartelak 18 euro balio du; eta soilik gaztetxeko finalerako txartelak, berriz, 3 euro. Txartelak salgai daude Etxarri Aranazko Xapatero eta Lekuona tabernetan. Horrez, gain, txartela erreserbatzeko aukera dago 608484243 telefonoan.

Karrikestu Elkartea da BAT Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketako antolatzailea, Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz. Horiez gaiz, Etxarri Aranazko udalak, Bierrik Fundazioak eta Gazte Asanbladak ere lagundu dute antolaketan.