Giro ederra Bertso Eskolen Egunean

2014/10/14
Egun osoko festa ospatu zen iragan larunbatean Senperen.

Aurten laugarren Bertso Eskolen Eguna ospatu da, Senperen. Euskal Herriko hainbat txokotako bertso-eskoletako 50 bat kide bertaratu ziren eguerdirako. Larraldean egin zieten harrera, eta, bertan bazkalduta, musika eta kantu giroan hurbildu ziren Larreko Kulturgunera, Xilaba Txapelketako kanporaketa entzutera.

 Egun osoko ospakizuna

 Behin kanporaketa bukatuta, Larreko Kulturgunean bertan Elkarteko bolondresek edariak, pintxoak eta bixkotxak eskaini zizkieten bertaratu zirenei. Ondoren, Senpereko Oxtikenea Gaztetxean ordu txikiak arte luzatu zen festa, Bidelapurrak eta Guri5 taldeen kontzertuekin.

 Hala, urtean zehar bertso-eskolan dabiltzan gazteek beste herri batzuetan ere berdin dabiltzanak ezagutzeko parada izan zuten, harremanak estutu eta gozatzeko asmoz. 

Egunaren laburpena ikusgai duzue Bertsoa sareko plazan.

Bertso Eskolen eguna Senperen ospatu zen urriaren 11n