Gaur berrabiatuko da Adin Adin egitasmoa

2015/10/07
Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzan eskainiko da emanaldia, 17:00etan.

Iaz egindako lau saioekin lortutako emaitza onak ikusita, berriro heldu diote Lankuk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Sailak Adin Adin egitasmoari. Gaur izango du hitzordu berri horien artean lehena Errenterian; Jesusen Bihotza egoitzan ariko dira Alaia Martin eta Xebastian Lizaso 17:00etan hasita.

Adinekoen egoitzatan martxan jarritako egitasmoa da Adin Adin eta “bertsoa ardatz hartuta, adinekoen bizi kalitatea hobetzea eta gaitasun psikoemozionalak lantzea” du helburu. Azpeitiko, Arrasateko, Bergarako eta Tolosako adinekoen egoitzetan burutu ziren lehen saioak iaz, Lankuk aurkeztutako proiektuari Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Sailak oniritzia emanda. Balorazio oso positiboak izan zituen ekimenak egoitzetako psikologoen aldetik, eta hala, eskaintza egoitza gehiagotara zabaldu da aurten. Inguruko bi bertsolarik hartuko dute parte saio bakoitzean, bi belaunaldi ezberdinekoak eta ahal den neurrian parekideak.

Hurrengo hilabeteetan Adin Adin proiektua beste herrialdeetan aurkezteko asmoa du Lankuk.

Datozen asteetan honako hitzorduak izango ditu Adin Adin ekimenak:

  • Errenteria: Urriaren 7an, Jesusen Bihotza egoitzan, 17:00etan. Alaia Martin eta Xebastian Lizaso.
  • Azkoitia: Urriaren 15ean, San Jose egoitzan, 17:00etan. Eneritz Artetxe eta Anjel Larrañaga.
  • Bergara: Urriaren 15ean, Mizpirualde egoitzan, 17:00etan. Maider Arregi eta Joxe Luis Gorrotxategi.
  • Oiartzun: Urriaren 22an, Petra Lekuona egoitzan, 10:30ean. Exteban Martiarena eta Jon Martin.
  • Lazkao: Urriaren 23an, Txindoki egoitzan, 17:00etan. Gema Urteaga eta Iñaki Murua.
    • Beasain: Urriaren 30ean, Arangoiti egoitzan, 17:00etan. Iñaki Murua eta Gema Urteaga. 
    • Arrasate: Azaroaren 12an, Iturbide egoitzan, 17:00etan. Joxe Luis Gorrotxategi eta Maider Arregi.
    • Donostia: Azaroaren 12an. Zorroaga egoitzan, 11:00etan. Ane Labaka eta Xebastian Lizaso. 
    • Azpeitia: Azaroaren 9-14ko astean, San Martin egoitzan, 17:00etan. Loidisaletxe eta Beñat Lizaso.
    • Tolosa: Azaroaren 24an, Iurramendi egoitzan, 16:30ean. Amaia Agirre eta Anjel Mari Peñagarikano.

     

    2015-10-07

    Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzan izango da gaur