Gasteizera eta Leitzara eramango gaitu Bertsoak

2017/08/14
Udako saioetan bildutako bertsoaldiez gainera, Xabier Amurizaren ahotik bere ibilbidea ezgautuz jarraituko dugu eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldi gogoangarria berreskuratuko dugu.

Agenda besapean hartuta, plazaz plaza dabil Bertsoa. Abuztuaren erdialdean egonik, hainbat herritan dira herriko jaiak eta horrenbestez, baita bertso saioak ere. Horietako bi Gasteizen eta Leitzan, eta horietan izandako bertsoaldiak hautatu ditu Bertsoak aste honetan sareko plazara ekartzeko.

Bestalde, Xabier Amuriza Karmelo Baldan egiten ziren txapelketen inguruan ariko zaigu ostegunean, eta ostiralean BECera egingo dugu bidea, 2005ean Unai Iturriagak han egindako bakarkakoa gogoratzeko.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldiak berreskuratzen ari da Bertsoa, ostiralero.