Estatu Batuetan izango diren saioen berri, Bertsoan

2015/07/21
Haritz Casabal, Jokin Labayen, Jon Martin, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” izango dira bertsotan eta saio horien ingurukoak azalduko ditu Bertsoak.

Udarekin batera bertso-saio ugari dauden han eta hemen, eta "han" hori ez da Euskal Herrira mugatzen; Estatu Batuetan ere izango dira bertso-saioak, eta horietako batzuetan hartuko dute parte Haritz CasabalJokin Labayen, Jon Martin, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" bertsolariek. Han egingo dituzten saioen berri emango du Bertsoak.

Hemengo saioei dagokienez agendari helduko diote Bertsoakoek bihar, maiz festen aitzakian diren saioen laburpena eginez. Astea amaitzeko, datorren astean izango diren Algortako saioen ingurukoak plazaratuko ditu Bertsoak. 25.urteurrena du bertso-saio sorta honek, eta bide horri keinu eginez, 20.urteurrenean ALBE Algortako bertso-eskolaren inguruan egindako erreportajea berreskuratuko du Bertsoak.

Gainera, azkenaldian botatako bertsoaldi onenak ere ikusgai dira jada: San Fermin jaien aitzakian Iruñean eta Lesakan izandakoak sarean dira.

San Fermin jaietan botatako bertsoak, ikusgai