Eskolartekoaren finaleko onena, Bertsoan

2015/06/30
Bertsoaldiak eta parte-hartzaileen balorazioa bildu ditu sareko plazak.

Larunbatean burututako Eskolartekoaren finalak hartu ditu Bertsoako jardunaren asteko lehen egunak. Oholtza gainean botatako bertsoaldien aukeraketa eta parte-hartzaileen, antolatzaileen zein babesleen balorazioak ere ikusgai dira Bertsoaren atarian. Euskal Herri guztitik etorritako bederatzi ordezkari aritu ziren bertsotan, eta azkenik Paul Iruretagoienak jantzi zuen txapela; Aitor Servier geratu zen bigarren. Eskolartekoaren haritik izan zen festa ere bildu du Bertsoak, Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak eskainitako bertsoak ere bilduz.

Eskolartekoaren finala jokatu baino egun bat lehenago, Berritxuko sariketa egin zen. Txaber Altubek lortu zuen lehen saria. Bertsoa han izan zen eta bildutako aleak ikugai eta entzungai izango dira bihar.

Bestalde, ahozkotasunari eta, honenbestez, baita bertsolaritzari lotuta ere, Ahoa Bete Hots jardunaldiak egingo dira bihar hasi eta ostiral bitarte Amasa-Villabonan, Mintzolaren egoitzan. Bertsoak hitzaldien nondik norakoak bilduko ditu hizlarien ahotik, jardunaldiei jarraipen berezia eginez.

Jarraitu bertsolaritza, Bertsoan!

Bertsoa, sareko plaza