Eskolartekoak, pil-pilean

2015/04/20
Aste honetan burutuko dira Nafarroako eta Gipuzkoako finalak. Maiatzean eta ekainean egingo dira gainerako herrialdeetan.

Ikasturtea amaitzearekin batera datoz, ohi bezala, Eskolartekoak. Euskal Herri mailako ekimen hau Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.

15-18 urteko gazteek hartzen dute parte. Aurten, guztira, 112 gaztetxo arituko dira kantuan, herrialdeetan eskainiko diren 11 kanporaketa saioetan.

Nafarroako Eskolarteko finala ostiral honetan izango da Iruñean. Era berean, gipuzkoarrek ere aste honetan burutuko dute euren finala; igandean izango da Irunen, Bertso-eskolen Eguna ospatzearekin batera. Arabako hitzordua izango da hurrengoa: maiatzaren 23an, Kanpezun. Azkenik, bizkaitarrek eta Xiberoa, Lapurdi eta baxenabarrek ekainaren 6an egingo dute, Bertso-eskolen Egunean.

Euskal Herriko Eskolarteko finala etorriko da gero, ekainaren 27an, Orion egingo den festarekin. Herrialde bakoitzeko bi ordezkari arituko dira bertsotan. Gabonetan egingo den negulekuan egonaldia izango dute sari finalista guztiek.

Eskolartekoen egutegia xehetasunez ikus dezakezue hemen. Bestalde, finaletarako autobusak zein bazkari txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian jarriko dira eskuragai.

Iaz egindako Eskolartekoen finala