Eneko Lazkoz elkarrizketatu du Bertsoak

2017/05/17
Etxarri-Aranatzeko bertsolariarekin izandako solasaldia bihar izango da ikusgai eta entzungai sareko plazan. Bestalde, Bertsoa Bizi Gazte Egunean izan zen Bertsoa eta egitasmoaren inguruko xehetasunak jaso zituen Julen Zulaika ekimenaren koordinatzailearen ahotik.

Eneko Lazkoz bertsolari nafarrari egokitu zaio Bertsoarekin hitz aspertua egiteko txanda. Bihar izango da ikusgai eta entzungai nafarrarekin egindako solasaldia.

Ez da, ordea, aste honetako protagonista bakarra: Arabako Eskolartekoarekin batera Bertsoa Bizi Gazte Eguna ospatu zen Legution pasa den larunbatean, izen bera daraman ekimena biribiltzeko. Egitasmoaren koordinazioa daraman Julen Zulaikarekin izan zen sareko plaza eta proiektuaren nondik norakoak jaso ditu Bertsoak haren ahotik. Era berean, Arabako Eskolarteko finalean botatako bertsoaldiak ere bildu eta argitaratu zituen astelehenean atariak.

Bestalde, aste honetan Lapurdiko, Baxenabarreko eta Xiberoako Eskolarteko finalaren ingurukoak, Bizkaiko Taldekakoarenak eta Gipuzkoako Herriartekoaren gainekoak ere eskainiko ditu sareko plazak.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren iragarpenarekin, hari begira jarriko da Bertsoa. Udazkenera bitartean, ostiraleroko Bertsoaldi Historikoek txapelketetan bizitako une gogoangarrienak bilduko dituzte.

On egin!

Bertsoa Bizi Gazte Egunean izan zen Bertsoa.