Bizkaiko bigarren finalaurrekoa eta Gabiriako afaria Bertsoan, aste honetan

2014/12/02
Informazio alorrean, Donostia Bertsotan ekimenari buruzko erreportajea jorratuko du ostegunean

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen igandean Urdulizen eta bertako bertso hautaketa jada ikusgai dago Bertsoa sareko plazan. Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza eta Julen Erezuma aritu ziren oholtzan, eta Lekuek lortu zuen finalerako txartela.

Gabirian, oso bestelako giroa izan zuten Osinalde Elkartean. Afari ederra eta bertso saioa: Julio Soto, Iker Zubeldia eta Nerea Elustondo aritu ziren bertsotan. Gabiriako bertso onenak asteazkenean sareratuko ditu Bertsoak.

Informazio alorrean, bi gai nabarmentzekoak: Durango Azokarako bertsolaritza eskaintzaren berri emango du eta asteroko erreportajean, Donostia Bertsotan ekimenaz eta Donostiako bertsolaritzaz arituko da Joxemari Altuna eta Beñat Gaztelumendirekin.

Azkenik, Bizkaiko Txapelketako azken finalaurrekoaren jarraipena egingo du Bertsoak igandean, eta bertsoak astelehenerako jarri.

Horietaz gain, beste hainbat informazio landuko ditu Bertsoak astean zehar.