"Bertsopilota" ikuskizun berria aurkeztu da gaur

2013/05/16
Iker Urmeneta pilotariak eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak bertsoa eta pilota batzen dituen ikuskizuna aurkeztu dute Donostian. Ereñozun ariko dira datorren ekainaren 15ean.

Euskal kulturaren bi adierazpen historiko zein gaur-gaurkoak elkartzen dituen ikuskizuna aurkeztu du gaur Lankuk.  Esatari eta musikak lagunduta arituko dira bertsolariak eta pilotariak. Herri-auzotarrak parte hartzeko asmoz jaio da. Pelota bertsoa, bertsoa eta pelota eta saltsa, saltsarik faltako ez duen show-a izango da, ikusleekin hartuemana uneoro izan behar dela garbi duena.

Lehen emanaldiak:

 

Ekainak 15: Ereñotzun. Frontoian 12:30ean.

Ekainak 21: Donostiako Antiguon. Frontoian 22:00etan.

Uztailak 25: Zubietan. Frontoian 17:00etan.

Mikel Mariskal, Lankuko zuzendaria; Iker Urmeneta, pilotaria; Beñat Gaztelumendi, bertsolaria