Bertsolaritza eta ipuingintza aztertuz amaitu dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak

2014/07/04
Asteazkenean hasi ziren Ahoa Bete Hots jardunaldiak amaitu dira gaur Amasa-Villabonan, hiru hitzaldi eta bertso saio batekin. “Esan berriz esan” izan da jardunaldien aurtengo leloa eta horietan kultura transmisioaren ertzak aztertu dituzte hainbat alorretako adituek.

Xabier Amuriza (Etxano, 1941) izan da hirugarren saioari hasiera eman diona. Bertsolaritzaren transmisioa izan du hizpide Amurizak. Horren ostean, ipuinen transmisioaz mintzatu da Antton Irusta (Bilbo, 1963). Azken hitzaldian Miren Artetxek (Lasarte, 1985) bertsolaritzaren transmisioak gazteen hizkuntzen erabilera duen eragina izan du mintzagai.

Gaurko saioari eta jardunaldiei amaiera emateko Xabier eta Miren Amurizak bertso saioa eskaini dute.

Mintzola Fundazioa izan da Ahoa bete Hots jardunaldien bosgarren edizioko antolatzailea Bertsozale Elkartea,Euskal Kantuzaleen ElkarteaEuskal Herriko Antzerkizale Elkartea eta Ipuin Kontalari Taldearen laguntzaz.