Bertsolarien estereotipoz mintzatuko da aste honetako Hitzetik Hortzera

2015/01/23
Zenbateraino baliatzen dute beraietaz entzuleriak duen irudia bertsotan aritzeko? Zenbateraino markatzen dira gaietan jarritako pertsonaien ezaugarri topikoak? Horiek lotzeko bi bertso saioetako bertsoaldiak eskainiko dira: Zeanurikoa eta Legutiokoa.

Bertsolarien estereotipoz mintzatuko da aste honetako Hitzetik Hortzera. Zenbateraino baliatzen dute beraietaz entzuleriak duen irudia bertsotan aritzeko? Zenbateraino markatzen dira gaietan jarritako pertsonaien ezaugarri topikoak?

Horiek lotzeko bi bertso saioetako bertsoaldiak eskainiko dira.

ZEANURIko pilota lekuan jendez gainezka eta giro beroan kantatu zuten Andoni Egañak, Onintza Enbeitak, Igor Elortzak, Etxahun Lekuek, Unai Iturriagak eta Sustrai Colinak.

Eñaut Intxaurragak jarri zizkien gaiak eta bertsoaldi ederrak osatzeko bidean jarri zituen bertsolariak.

Bigarren jaialdia LEGUTIOkoa da. Han ziren kantuan Julio Soto, Igor Elortza, Asier Rubio eta Jone Uria. Bertako Kultur Etxean umorez betetako bertsoak josi zituzten.

Artxiboaren atalean berriz, 2008ko Bertso Eguna gogoratuko da Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbioren ahotsetik.

HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.

Zeanuriko pilota lekua jendez gainezka eta Unai Iturraga kantuan