Bertsolari Txapelketa Nagusian murgilduta dago Bertsoa

2017/09/27
Baigorrin aritutako bertsolariekin saioaren ondotik solasteaz gain, Seguran eta Leitzan ariko direnekin ere izan da sareko plaza, asteburuko saioaren aurretik.

Bertsolari Txapelketa Nagusi betean gaude eta hori nabari da Bertsoa sareko plazan. Baigorriko saioan botatako aleak ikusi ahal izan ziren saioaren biharamunean eta parte hartzaileen hitzak ere plazaratu ziren astea hasi orduko.

Orain, datorrenari begira jarri da Bertsoa. Segurako eta Leitzako saioen atarian, han parte hartuko duten bertsolariekin izan da sareko plaza eta beren sentsazioak ezagutuko ditugu. Eta noski, asteburu honetako saioak ere hurbiletik jarraituko ditu sareko plazak, zuzenekoak eta saioen hautaketa biharamunean eskainiz.

Gozatu!

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldiak eta parte hartzaileen hitzak, Bertsoan.