Bertsolari Txapelketa Nagusian bazkideek izango dituzten abantailak ezagutu nahi?

2017/09/07
Bonuak bazkideentzat izango dira soilik eta finalaurreko eta finaleko sarrerak erosteko lehentasuna izango dute hiru astez.

Bazkideen sostengua ezinbestekoa du Bertsozale Elkarteak bere jarduera aurrera eramateko. Elkarteak esker ona erakutsi nahi die eta hala, Bertsolari Txapelketa Nagusian hainbat abantaila eskainiko zaizkie bazkideei.

Saio guztietarako sarrera bermatzen duen bonua (finala izan ezik) bazkideentzat egongo da soilik eskuragarri. Bestalde, finalaurreko zein finaleko sarrerak erosteko lehentasuna izango dute; ia hiru astez eurek bakarrik izango dituzte eskuragarri sarrerak eta gero gainerakoentzat zabalduko da salmenta finalaurreko eta finaleko sarrerei dagokionez.

Bazkide egin nahi? bete datuak hemen

Noski, saio guztietako sarreretan prezio berezia izango dute bazkideek.

Egin zaitez bazkide orain

Urtea amaitu bitartean bazkide eginez gero, gainera, ez duzu 2017ko kuota ordaindu beharrik izango eta Bapatean audio-liburua jasoko duzu opari, izakinak amaitzen diren arte.

Behin txapelketa amaituta ere, bazkide zarela, beherapenak lortuko dituzu Bertsozale Elkartearen hainbat ekitaldien sarreretan, urteko bertso saio esanguratsuenak biltzen dituen Bapatean audio-liburua jasoko duzu etxean urtero eta hilean behin BertsoZalea berripapera jasoko duzu.

Era berean, onura horiek lortzeaz gain, Bertsozale Elkartearen egitasmoak gauzatzen lagunduko diguzu: bertsolaritzaren irakaskuntza programa, Hitzetik Hortzera telebista saioa, bertsolari txapelketak, ikerkuntza proiektuak,... eskerrik asko, bazkide!

 

Bazkideen sostengua ezinbestekoa du Bertsozale Elkarteak / Iturria: XDZ