Bertsoa Unibertsitatean eskola izango da uztailean EHUko Uda Ikastaroen baitan

2014/05/19
EHUko uda ikastaroen baitan “Bertsoa Unibertsitatean” eskola antolatu dugu EHUko Uda Ikastaroak eta Mintzola Fundazioak elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du proiektua. Bost urteko hitzarmena adostu dugu, beraz, aurten hasi eta datozen 4 urteotan bertsolaritzari eta ahozkotasunari buruzko 5 egunetako eskola prestatuko dugu. Zikloa hitzaldi, mahai-inguru eta performancez osatuko da, eta uztailaren bigarren astean emango da, Miramar Jauregian.

Bertsoa Unibertsitatean eskolak bertsolaritza izango du ardatz, baina bertsolaritza ondoko baratzeak ere hartuko ditu bere baitan. Batetik, ahozko literaturaren ekosistemako kideei egingo zaie leku: antzerkia, ipuina zein kantua. Bestetik, kantu inprobisatuaren ekosistemako beste kideei egingo zaie leku; oraingoan ez bada etorkizuneko edizioetan.

Aurtengo eskolak 3 ikastaro izango ditu bere baitan eta uztailaren 7tik 11ra gauzatuko da. Bertsolaritza eta beste hiru esparruren arteko harremanen berri emango da hiruretan. www.mintzola.com atarian duzue informazio osatua.

Ziklo osorako edo ikastaro bakoitzerako matrikula egin daiteke.

Ikastaroak:

1. Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan
Matrikula  prezioa, maiatzaren 31ra arte: 80 € / Ekainaren 1etik aurrera: 92 €

2 Bertsolaritza eta beste sorbideak
Matrikula  prezioa, maiatzaren 31ra arte: 40 € / Ekainaren 1etik aurrera: 44 €

3. Bertsolaritza eta gaurko gizartea
Matrikula  prezioa, maiatzaren 31ra arte: 40 € / Ekainaren 1etik aurrera: 44 €

 Ziklo osorako matrikula eginez gero: 

Matrikula berezia, maiatzaren 31ra arte: 120 € / Ekainaren 1etik aurrera: 140 €

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Uda Ikastaroen Idazkaritza
Miramar Jauregia. Miraconcha Pasealekua, 48
20007 DONOSTIA

Tel (+34) 943 21 95 11
Faxa (+34) 943 21 95 98

udaikastaroak@ehu.es
www.ehu.es/cursosverano