Bertsoa Unibertsitatean eskola egin da EHUko Udako Ikastaroetan

2014/07/14
Uztailaren 7tik 11ra Bertsoa Unibertsitatean eskolaren lehen edizioa egin da Donostian, EHUko Udako Ikastaroen barruan. Hiru ikastaro izan dira Mintzola Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz antolatu duten ekimenean. Ikastaroen laburpenak ikusgai daude sarean.

Bertsoa Unibertsitatean eskola antolatu dute lehen aldiz Mintzola Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Donostiako Miramar jauregian egin diren Udako Ikastaroen barruan. Bost egunez bertsolaritzarekin lotutako hiru ikastaro egin dira: "Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan", "Bertsolaritza eta beste sorbideak" eta "Bertsolaritza eta gaurko gizartea".

Hitzaldiak eta mahai-inguruak egin dira ikastaroen barruan, eta uztailaren 10ean Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariekin performance edo bertso saio esperimentala egin zen.

Bertsoa Unibertsitatean eskolaren egunez eguneko laburpenak Bertsoa.com webgunean daude ikusgai:

Transmisio ikuspegi aldaketa, bertsolaritzaren ekosistema osoa birsortzeko klabeetarantz

Igarkizunak, kontaketak eta antzerkia

Bertsoa eta mundua, generoa eta paradoxak

Batura ez baita beti fusio

Bertsolaritza gizartean eta gizartea bertsolaritzan

 

"Edozertarako gai" bertso saio esperimentala ere ikusgai dago webgune berean.

Hiru ikastaro egin dituzte lehen edizio honetan.