Bertso Udalekuetan izen-ematea

2013/03/28

Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epealdia zabalik dago, apirilaren 30era arte. Lehen epealdian bertso-eskoletako haurrek izan dute izena emateko lehentasuna, eta orain gainerako gaztetxoei ere ireki zaie udalekutan izena emateko aukera.

Beteta dauden txandak hauxek dira: Bidarrai, eta Orioko 2. txanda (uztailak 15-21ekoa). Gainerako txandatan aukera dago azken lekuak hartzeko.